Borondateak garbira pasatzeko unea iritsi da

Ikasturte politiko hau gakoa izango da XIII. legegintzaldiari zentzua emateko, indar politiko nagusien artean adostu beharreko herri-akordioak zehazteko eta izan daitezkeen desadostasunak agerian uzteko. Borondateak garbira pasatzeko unea iritsi da. Batetik, badira esparru batzuk non Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek —EAJk eta PSEk— ohiko politikekin jarraitzea erabaki duten; etxebizitzaren arloan, esaterako. Gure ustez, politika publikoak […]
Esperantzaren itsasargia, Palestinarekin elkartasunez
Reacción nacional ante la extrema derecha
Itsasargia

Nazioen askapenaren eta jendartearen emantzipazioaren alde ari garenon bi erreferente intelektual itzali dira denbora gutxian: Pepe Mujica eta Joxe Azurmendi. Pepe eta Joxe bi mundu dira. Nor bere aldetik mundu intelektual bi, bizialdi oso bateko konpromisoz eraikiak. Bi mundu, baita ere, beraien artean distantzia handia dagoelako, testuinguru eta bizi-esperientzia arras diferenteak izan dituzte-eta. Baina hainbeste […]
Osasun ez-Ituna: korapilo asko askatzeko

Osasun Itunaren oztopo nagusia izan da nola planteatu den harreman publiko-pribatua. Gure ikuspuntutik, osasun publikoa ez da behar bezala blindatu irabazi-asmoaren aurrean, eta hori izan da EH Bilduk ituna ez sinatzeko arrazoi nagusia. Azken asteetan behin eta berriz esan da testuak jasotzen zuela osasun pribatuarekin kontzertazio maila %6 ez gainditzeko konpromisoa, eta hori nahikoa zela […]
Industria politika: herri-estrategia bat

Gaur garapen sozial eta ekonomikoaren gaineko eztabaida parlamentario bat egingo dugu. Utzidazue, eztabaida bideratze aldera eta mamia ondo enfokatzeko asmoz, industria politikan zentratzen. Izan ere, Legebiltzar honetan ados gaude guztiok: gure garapen ereduaren oinarria eta motorra, hain zuzen ere, industria da, eta hala izan dadin nahi dugu etorkizunean ere. Beraz, industria politikatik abiatuz eraikiko dut […]
Zorpetzea tresna eraginkorra eta potentzial handikoa da

Zorpetzeko planteamendua babesten dugu, tresna eraginkorra eta potentzial handikoa dela uste dugulako. Baina argi esan nahi dugu, halaber, Jaurlaritzak askoz serioago hartu beharko lukeela gai hau: ezin da industria-politikarik egin titular bidez. Positiboki baloratzen dugu zorpetzera jotzea industria bultzatuko duen finantza tresna bat artikulatzeko. Lehen urratsa da askoz aurreratuago egon beharko ginatekeen ibilbide luzean, izan […]
Itzalaldiak utzitako irakaspenak
Itzalaldiak utzitako irakaspenen inguruan, dependentzia energetikoaz, gure zaurgarritasunaz eta trantsizio energetikoa modu ordenatu eta lidergo politiko handiarekin egiteko beharraz. Eztabaida konplexuak egitea tokatuko zaigu, baina eztabaida horiei adarretatik heldu behar zaie. Hemen gaude eztabaida zailak egiteko eta ardura hori gure gain hartuko dugu ondorio guztiekin. Egun On telebista saioan egin didaten elkarrizketa uzten dizuet.
Gure gaitasunak indartzeko lehentasun estrategikoak

Lehendakariarekin izandako bileran, lehenik eta behin, gure eskua luzatu genion, edozein motako krisi ekonomikoren aurrean hartu beharreko urgentziazko neurriak hartzeko, beti ere sektore ekonomiko kaltetuei eta herritar zaurgarrienei laguntzeko. Bigarren, Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen laguntzei honako hutsuneak ikusten dizkiogula helarazi genion: Datozen asteetan, EH Bilduk proposamen zehatzak egingo ditu bost atal hauetako bakoitzean, Trumpen muga-zergen […]
Datu zentroak: gogoetarako deia

Industriari bultzada publiko-pribatu sendo bat eman ahal izateko euskal aliantza finantzarioa iragarri berri den momentu honetan, gakoa da euskal industriak hartu beharreko norabidea argi finkatzea. Euskal inbertsio funts baten ernamuina iragarri da aste honetan titular handiekin: 1.000 milioi euroko inbertsio publikoa beste 3.000 milioi euroko inbertsio pribatua trakzionatzeko helburuz. Ados gaude urrats honekin baina esan […]