Burujabetzan aurrera egin eta gizarte berdinzaleago baten alde lanean.

Gure gaitasunak indartzeko lehentasun estrategikoak

Lehendakariarekin izandako bileran, lehenik eta behin, gure eskua luzatu genion, edozein motako krisi ekonomikoren aurrean hartu beharreko urgentziazko neurriak hartzeko, beti ere sektore ekonomiko kaltetuei eta herritar zaurgarrienei laguntzeko.

Bigarren, Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen laguntzei honako hutsuneak ikusten dizkiogula helarazi genion:

  1. Atentzioa deitzen duela nazioartekotzearen dibertsifikazioari konparatiboki hain gutxi eskaintzea gakoa denean.
  2. Jarduera eta hornikuntza kate batzuk birkokatzea ez dela planteatzen.
  3. Laguntzen eta abalen gaineko kondizionalitaterik ez dela garatzen (errotzea, deskarbonizazioa, lan baldintzak…).
  4. Eta kontratazio publikoaren ahalmen traktorea ez dela baliatzen.

Datozen asteetan, EH Bilduk proposamen zehatzak egingo ditu bost atal hauetako bakoitzean, Trumpen muga-zergen balizko aplikazioak eskatzen duen erreakzioa ahalik eta eraginkorra gerta dakigun.

Bigarrenik, epe laburreko politikez gain, ikuspegi erreaktibo batetik haratago, irismen luzeko ikuspegi sendoa behar dugula adierazi genion. Eta horretarako, EH Bilduk bost lehentasun estrategiko aurkezten ditu gaitasun horiek indartzeko helburuarekin, kooperazioa eta anbizio eraldatzailea lehenesten dituen gobernantza-eredu baten bidez une historikoarekin erantzunkide izateko borondatearekin batera:

  1. Industriaren Defentsarako Taldea Politika Industrialaren Diseinurako Herri Kontseilua bihurtzea
  2. Aliantza Finantzariotik Funts Subiranoa sortzea
  3. Prospektiba eta etorkizuneko analisia egiteko organoa sortzea
  4. Burujabetza energetikoaren aldeko herri-ituna
  5. Etxebizitza eskubidea bermatzeko inbertsio funtsa

Jarraian, Eusko Jaurlaritzari helarazi diogun dokumentua.

Burujabetzan aurrera egin eta gizarte berdinzaleago baten alde lanean.