Pello
Otxandiano
Kanpo

Begiradak

Kataluniatik

Ohorea eta plazera izan da Pere Aragonès Kataluniako presidentearekin bilera emankorra egin ahal izatea.

Gure nazioek bizi duten momentu historikoaz, munduan nagusitzen den ezengokortasun testuinguruaz eta herri gisa aurre egin beharreko garaiko erronkez hausnartu dugu. Eraldaketarako agendak herri agendak izan behar direla partekatu dugu. Guzti hau etorkizunerako begirada zabalarekin eta esperantzaz. Generalitateak martxan jarritako politika publikoak gertutik ezagutzeko aukera izan dut. Herritarren beharrak erdigunean jartzen dituzten politika publikoak.

Gaur jasotakoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan beharrezkoa dugun erregenerazio politikoaren mesedetan jarriko dut.

BESTE BEGIRADA BATZUK

Administrazioaren modernizazioa da daukagun zeregin politiko handietako bat. Administrazioak eraldaketa sakona behar baitu, ezbairik gabe. Izan ere, nahi dugu sektore publikoak lidergo rola joka dezan gizarte eraldaketan eta bereziki ekonomiaren garapenean.
‘Begirada. Herriari. Etorkizunera’ partekatzeko aukera izan dut Eoin Ó Broin, Sinn Fein alderdiko T.D. eta etxebizitza bozeramailearekin.
Bada ikusten ez den zerbait, esango nuke miresgarria, giza dimentsio oso sakon bat guztion artean osatzen dugun komunitate honetan. Honelako momentu intentsoetan azaleratzen da gure arteko konplizitatea eta zaintza.