Pello
Otxandiano
Kanpo

Kaixo!

Begiradak

Irlandatik etxebizitzaz

‘Begirada. Herriari. Etorkizunera’ partekatzeko aukera izan dut Eoin Ó Broin, Sinn Fein alderdiko T.D. eta etxebizitza bozeramailearekin. Irlandan eta, bereziki, Dublinen arazo handia da etxebizitzarena; izan ere, gobernu kontserbadoreen ekimen ezak ondorio larriak izan ditu: alokairu-eskaintza falta nabaria eta prezio altuak.

Etxebizitzarena da irlandarren gehiengoaren zein euskal herritarron kezka nagusienetako bat. Bi herrietan partekatzen dugun arazoa da. Etxebizitza merkatuaren esku uzteak porrot egin duen formula dela argi eta garbi erakusten du honek. Egoera horrek nabarmen zaildu du gazteen emantzipazioa eta etorkizunerako bizitza proiektuak garatu ahal izatea.

Etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko behar-beharrezkoa da politika publiko proaktiboak egitea. Alokairurako eskaintza zabaldu, prezioei muga jarri, bai eta etxebizitza-parke publikoa handitu behar da. Ildo honetan, gero eta irlandar gehiagok babesten duten proposamen anbizioduna dauka Sinn Feinek.

Irakaspenekin eta ilusio eta emozio handiarekin itzultzen naiz Irlandatik. Eoin Ó Broinen begirada interesgarria jasota etxebizitzaren arazoari aurre egiteko irtenbide eraginkorrei buruz. Datozen asteetan oso kontutan izango ditudan irakaspenak dira. Ziur bait nago Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan momentua dela eta hauteskunde-kanpaina honek herritarrei irtenbideak planteatzeko balio behar duela. Soluzio errealak eta egingarriak, eufemismorik eta oztoporik gabe. Osakidetza edo bizitzaren garestitzea bezala, premiazkoa eta lehentasunezkoa da etxebizitzaren arazoa konpontzea, eta EH Bildun proposamenak, ekimenak eta konponbideak ditugu. Datozen asteetan modu publikoan partekatuko ditugu horiek guztiak. Konponbide garaia da. Etorkizunari begira jarri eta aldaketa erabakitzeko garaia da.

BESTE BEGIRADA BATZUK

Administrazioaren modernizazioa da daukagun zeregin politiko handietako bat. Administrazioak eraldaketa sakona behar baitu, ezbairik gabe. Izan ere, nahi dugu sektore publikoak lidergo rola joka dezan gizarte eraldaketan eta bereziki ekonomiaren garapenean.
‘Begirada. Herriari. Etorkizunera’ partekatzeko aukera izan dut Eoin Ó Broin, Sinn Fein alderdiko T.D. eta etxebizitza bozeramailearekin.
Bada ikusten ez den zerbait, esango nuke miresgarria, giza dimentsio oso sakon bat guztion artean osatzen dugun komunitate honetan. Honelako momentu intentsoetan azaleratzen da gure arteko konplizitatea eta zaintza.