Burujabetzan aurrera egin eta gizarte berdinzaleago baten alde lanean.

System Two, etorkizuneko herri apustua

System Two ordenagailuaren inaugurazioan egon naiz. Etorkizuneko herri apustu zuzena da honako hau, eta errekonozitu egin behar da teknologia kuantikoen eremuan aintzidaritza hartzeko hainbat erakunde, eragile eta pertsonek egindako lana. Donostiako milia kuantikoa (Ikerbasque, Materialen Fisika Zentroa, DIPC, Nanogune…) ekosistema sendoa da, gure herria teknologia kunatikoaren puntan jartzen duena.

Zientziak eta teknologiak gizartearen eta gure herriaren etorkizuneko erronken zerbitzurako izan behar du, eta azpiegitura berri honek esperantzarako aukera ematen du. Konputazio klasikoa, adimen artifiziala eta konputazio kuantikoaren arteko uztarketak ahalmen tekniko handia eskainiko du, gizartearen ongizaterako eta garapen eredu jasangarri baterako bideak urratzeko baliatu beharrekoa.

Burujabetzan aurrera egin eta gizarte berdinzaleago baten alde lanean.