Ikasturte politiko hau gakoa izango da XIII. legegintzaldiari zentzua emateko, indar politiko nagusien artean adostu beharreko herri-akordioak zehazteko eta izan daitezkeen desadostasunak agerian uzteko. Borondateak garbira pasatzeko unea iritsi da.
Batetik, badira esparru batzuk non Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek —EAJk eta PSEk— ohiko politikekin jarraitzea erabaki duten; etxebizitzaren arloan, esaterako. Gure ustez, politika publikoak errotik aldatu ezean, oso zaila izango da kontratu soziala hausten ari den arazo horri benetako irtenbidea ematea.
Bestetik, badaude zenbait eremu non, gizarte erronkei heltzeko eta etorriko den alternantzia instituzionalaren mesedetan, herri-akordio garrantzitsuak erdiesteko aukera ikusten dugun. Hain zuzen ere, bost esparru hauetan elkarrekin bidea egin eta akordioak bilatzeko proposamena helarazi diot Pradales Lehendakariari:
- Estatus politiko berria
- Politika klimatikoak
- Hizkuntza politika
- Hezkuntza sistema
- Administrazioaren eta sistema instituzionalaren modernizazioa